Kilometroak,zertarako?

Kilometroak, zertarako?

Beharrezkoa da Kilometroak Zarautzen? Beharrezkoa da Kilometroak? Beharrezkoak al dira Ikastolak?

Igande honetan ospatuko da Kilometroak festa Zarautzen, hirugarren aldiz 1977an hasi zirenetik. Eredu honetako azkena izango da aurtengoa, 2020an beste jauzi bat emango baita festa-eredu berri bati ekinez.

Prozesu honetan murgilduta egoteak hausnarketarako tarte handiak eskaini dizkit azken hilabeteetan. Eta are gehiago lagunartean, lantokian, sindikatuetan edota ikastolak berak antolatutako hitzaldietan hasierako galdera horiek planteatu ondoren.

Eta nire erantzuna da: BAI.

Gehiago irakurri

Share/Save