Jardunaldiak

IKASTOLEN 26. JARDUNALDI PEDAGOGIKOAK

 

Bakoitzaren eta denon arrakasta xede. Hezkuntzan, bata eta bestea, elkarERAGITEN.

Ikastolen iazko Jardunaldi Pedagogikoen 25. ekitaldian bizi izandako “loraldatzeen” argiari eta zabaldutako bideari jarraitzeak aurtengo 25+1=26JP-en atarira ekarri gaitu. Bat gehiago, eta hogeita bosti gehituta, hogeita seigarrena. Bai, halaxe da: nondik gatozen ahaztu gabe, nora goazen (eta nola) erronkari begira harrapatuko gaituzte aurtengo jardunaldiek ere.

Eta aurrera begira, izate horretan bi galderaren erantzunen gibeletik ibili nahi dugu: zertan zehazten da gure eragina, gure ekarpena? eta zer lotura du gure ekarpenak ikasle bakoitzaren eta guztien ikas-arrakastarekin?

Eragina, ekarpena, lana, aurrera egitea, arrakasta … elkarERAGINEZ bata bestearen eskutik datozela pentsatzen dugulako, “Hezkuntzan elkarERAGITEN” lelotzat hartuta gatozkizu zure ekimena sustatu eta bultzatu nahian, irakats-arrakasta, bilakaera eta aurrera egitea benetan dagokien lekuan ipintze aldera. 

Testuinguru horretan, hona aurtengo proposamena: bi ostiraletan zehar, gelaren kudeaketa arrakastatsuaren eta norberaren eta bestearen arrakastaren garapenaren arteko loturak izango ditugu hizpide.

 

Share/Save