DBHko praktika onak

Zubi Zahar Herri Ikastolak, maiatzaren 15ean Ikastolen Elkarteak antolatutako DBHko praktika onen bigarren jardunaldian parte hartu zuen.

Hernanin Orona Fundazioak daukan egoitzan izan ziren jardunaldiok.
Helburua ikastolan egindako praktika onak beste ikastolekin partekatzea izan zen. Ebaluazioaren inguruan aritu ziren Imanol Lasarte eta Estibaliz Urizar irakasleak; "elkarrekin ikasten eta bizitzen eta komunikatzen jakiteko konpetentzia" eta "norbera izaten eta komunikatzen jakiteko konpetentzia" nola ebaluatzen dituzten azaldu zuten eta jarduera honek planteatzen dituen zailtasunak eta onurak zehaztu zituzten bertan.

Share/Save