Haur eta Gazte Literatura

Kaixo,

Dakizuen bezala, ikastolak garrantzi berezia ematen dio irakurketari. Interes hori, ez da mugatzen haurrei irakurtzen eta idazten erakustera. Ikastolak garatzen duen irakurketa planaren barruan, jarduera ezberdinak eramaten ditu aurrera irakurketaren zaletasuna pizteko eta indartzeko​ .

Haurrek irakurtzen jakin edo ez, ikastolan bezala etxean ere, irakurketa bultza dezakezue. Hoberena, txikiak direnean, eurekin egunero 3-5 minutu irakurtzea litzateke. Bestalde, liburutegira joan eta bertan dituzten liburuak aukeratzen lagundu. Hazten doazen neurrian, irakurketa-tartea luza daiteke. Gainera, asko estimatzen dute nagusiago batek eurei irakurtzea. Beharrezkoa da!

Gabonak datoz eta irakurketarako sasoi egokia da berau. ​ Liburua opari ezin hobea izan daitekeela ​ kontutan hartu. Zeregin horretan laguntzeko, ikastolatik aholku gisa, zenbait irakur-gida eskaintzen dizuegu. Ireki, irakurri eta, nahi izanez, gero, bertatik aukeratu.

DURANGOKO AZOKA​ ere eskura duzue. Aukera ederra bueltatxoa emateko.

Hona hemen zenbait irakurgida eta liburu-zerrenda. Iaz argitaratutako liburu gomendagarriak eskaintzen dizkizuegu. (klikatu gainean eta sartu)

Irakurtzea ona da, irakurtzea eta ulertzea hobea, baina irakurriz gozatzea da desiatu behar duguna.

IRAKURKETA ON!
Zubi Zahar herri ikastola, 2019ko abendua

Baimenak:

Share/Save