Ondarroako Zubi Zahar Herri Ikastolak eta Zaldupe Eskolak sustraietara buelta egiteko proposamena luzatu dute. Kamiñazpi , San Ignazio kalean Zaldupeko zubiararte dauden kaleko argi guztiak amata egingo dituzte, 19:00etatik 21:0etara.
Badator udazkeneko kanpaina, gogoratu kanpaina hau dela ordaintzen dugunaren %25a Nafarroako euskalgintzari bideratua dagoena.
Aukeratu eta eskatu zeurea!
Datorren larunbatean , urriak 22, ibilaldirako motorrak berotzen hasteko ping pong txapelketa antolatu dugu
5.LH mailatik 4.DBH mailara. Parte hartzeko, aldez aurretik izena eman behar da ikastetxean.
Barruko hotsak eta beste soinu txiki batzuk
Gazte Literaturako sariduna umeentzako poema bildumagatik
«Esnatzen garenetik lokartzen garen arte,
gure inguruan hamaika eta bat soinu daude.»
Diseinua, maketazioa eta ilustrazioak.
Testua: Leire Bilbao
Pamiela (2021)
Hemen duzue Nafarroa Oinez 2022ko informazioa:
- Asteburuko egitaraua
- Urriak 16ko ibilbidea eta egitaraua
- Nola heldu eta aparkalekua
- Tren zerbitzu bereziak
Irekiera ekitaldia eta ekitaldi instituzionala
Ondarroako hirubilduaren 696.urteurrena. Erdi aroko jaian parte hartzeko aukera eduki genuen larunbatean. Eguraldiak ladundu ez arren, giro bikaina sortu zen herri osoan zehar. Mila esker Alamedara hurbildu zineten guztioi.
Bihar, irailak 24, Erdi Aroko jaia ospatuko dugu herrian. Ikastolaren gunea Alamedan egongo da. Egun osoan zehar txosna eta jai giroa aurkituko ditugu bertan. 11:30ean emango diogu hasiera jaiari eta 21:30ean amaituko da.
TrebeziXE: 11:30/14:00. Soka saltoa, erdi aroko xakea, boloak, arrastreak, indarra neurtzeko zakuak, txapazko jolasak,...
MasiXE: 12:00/13:00. Talo tailerra.
2023ko Ibilaldiaren helburuak eta leloa aurkeztu ditu Ikastolen Elkarteak. Euskaragaz jolasteko helburuagaz, 'Xe' izango du lelo jaiak: "Gure herria, gure herrixe, horrelakoxea delako: bixixe. Alaixe. Argixe. Iraixe