Boga mendi martxa, Ondarroako Zubi Zahar Ikastolak (Aurrera Mendi Taldearen laguntzarekin) antolatutako mendi irteera da. Berau, Apirilaren 16an izango da eta bi ibilbide desberdin izango ditu adin zein forma fisiko desberdinak dituen jendeak parte hartu dezan.
Ikasleek gustukoen dituzten euskaraz idatzitako liburua aukeratuko dute. Ikasleak jarriko ditugu epaile.
Beraz, haiek aukeratutako liburuak, beraiek aukeratuak izan behar dute eta ez, guk irakurtzera behartuak. 2.- Ikasleek gustukoen dituzten liburuen ilustratzailea aukeratuko dute.
JUUL kanpaina ikasturtean zehar gelan, etxean, ikastola, herrian eta Euskal Herrian irakurketaren zaletasuna bultzatzeko lantzen diren jarduerez osatuta dago.
KANPAINAK
Errigoraren Nafar hegoaldeko uzta eskutik eskura kanpaina bestela kontsumitzeko bide bat da. Errigora Balioen arabera kontsumitzekoa, hain zuzen. Zehazki, martxoaren 9tik 29ra kanpaina honetan parte hartuz:
2023ko IKASTOLAK HERRIARI
SARRERA.-
IKASTOLAK HERRIARI Euskal Herrian antolatzen diren Ikastolen aldeko 5 jaien marka da. IKASTOLAK HERRIARI marka horren pean antolatzen da BATASUNAREN BIDEAN ekimena.
Zer da JUUL Kanpaina
Euskal Herriko ikastoletako haurren irakurtzeko zaletasuna sustatzeko helburuarekin, Nafarroako Ikastolen Elkarteak antolatzen dituen liburu eta ilustratzaileen hauteskunde literarioei deitzen zaie JUUL. Dena den, JUUL kanpaina, ikastola bakoitzak garatzen duen irakurtzeko zaletasuna bultzatzeko programaren barruan, azken ekintzetako bat da.
Kilometroak 23 jaiak, urriko lehen igandean egingo den jaiaren aurretik, ekitaldi ugari eta askotarikoak izango ditu, Euskal Herri osora begirakoak horietako hainbat; BERRIArekin elkarlanean, ‘Euskaldunon Egunkaria’-ren itxieraren 20. Urtemuga oroituko da, eta Euskaltzaindiarekin batera euskara batuaren sortzaileei egingo zaie gorazarre.
TURRUN HOTSA
Turrun hotsa portuan,
herria esnatu da
itsas haizeak dakarren
sekretua;
zainetan kresala eta
mingainean olatua,
ematen jarraitzeko
gure kantua.
Zubi zaharretik dator
marea gora
kanpandorreraino
dena bustiko da.
Eskutik hartu eta
ez da jausiko zubixe.
Geu ga
eusten daben herrixe!
Martxoaren 5ean, BLACK IS BELTZA AINHOA, Fermin Muguruzaren azken lanaren emanaldia izango da Kofradi Zaharrean arratsaldeko 18:00tan